Lepoan hartu

Merci au contributeur : Paulo

À propos :

Partager ce chant :

Partager sur facebook
Facebook
Partager sur twitter
Twitter
Partager sur pinterest
Pinterest
Partager sur linkedin
LinkedIn

Paroles :

La-la-ra

La-la-ra la-la-la-ra

Lepoan hartu ta segi aurrera!

Lepoan hartu ta segi aurrera!

Gazte bat lurrean aurkitu dugu

Lore gorriz beterik kolkoa…

Burdinen artetik ihesi dator

Euskal gazteriaren oihua!

Mutilak, eskuak elkar gurutza!

Ekin ta bultza denak batera!

Bidean anaia erortzen bazaik,

Lepoan hartu ta segi aurrera!

La-la-ra

La-la-ra la-la-la-ra

Lepoan hartu ta segi aurrera!

Lepoan hartu ta segi aurrera!

Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik

Nor geran, zer geran aitortzeko!

Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak

Kataiaz loturik ibiltzeko!

Gizonak bagera, jo zagun aurrera,

Gure herriaren jabe egin arte!

Askatasunaren hegal azpian

Kabia egiten ohituak gare!

Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,

Otsoak eskutik hartu gabe!

La-la-ra

La-la-ra la-la-la-ra

Lepoan hartu ta segi aurrera!

Lepoan hartu ta segi aurrera!

Arrotzek ezpataz hil nahi ba naute

Izituko gaituztelakoan,

Zutitu ta euskeraz mintzatuko naiz

Nere hiltzailearen aurrean!

Mutilak, ez gero nigarrik egin

Erortzen banaiz gau ilunean,

Izar berri bat piztutzera noa

Euskal Herriko zeru gainean…

Suivez-nous sur les réseaux sociaux

Les plus vus

Je veux recevoir les nouveaux chants dans mes emails

Je m'inscris à la newsletter

Aucun spam, juste des chants

Chants similaires