Paroles de Itzala
Album : Itsas Ulu Zolia
Benito Lertxundi Esoain est un chanteur basque né à Orio (Guipuscoa) le 6 janvier 1942.
Chant basque publié après les années 2000.
1 - Epaile bat behin, konturatu zen
Hiru urrats eman ahala
Egun eta gau, gau eta egun
Norbait segika zeukala.
Epaile jauna nora zihoan
Bera hara zihoala
Pentsatu gabe agindu zuen :
"Kartzelan sartu itzala !"
2 - Bere baitako sentituko zen,
Epaitegiko marrazo
Batzun aldetik ez zuen izan
Ez kritika, ez arazo.
Hedabideek, handi-mandiek,
Hartu zuten gozo gozo
Titulatuaz : " Delako itzala
Arriskutsua zen oso ».
3 - Baina grazia handirik ere
Ez zion egin askori
Justizia ezak ipini zuen
Kaleko giroa gori.
Haur txiki batek kontatu zion
"Begira epaile ongi...
Mamu-mamitzen saiatu arren
Zeure itzala zen hori ».
4 - Epaile jauna konturatu zen
Bistan zuela uzkia...
Haren dardara, ezinegona
Eta kopeta bustia.
Kartzelan sartu zituen biak :
Ilargia, eguzkia...
Egia esan zion haurtxoak
Ta mugitzen zen guztia.
Retrouvez Itzala dans les catégories suivantes
A propos du chant "Itzala"
Album : Itsas Ulu Zolia
Benito Lertxundi Esoain est un chanteur basque né à Orio (Guipuscoa) le 6 janvier 1942.
Chant basque publié après les années 2000.