Paroles de Neguaren zai
Chant de Xavier Lete publié en 1991
Avec la contribution de louis64
1 - Ez nau izutzen negu hurbilak
Uda beteko beroan
Dakidalako irauten duela
Orainak ere geroan
Izadiaren joan geldian
Gizalditako lerroan
Guzia presente bihurtu arte
Nor izanaren erroan.
2 - Ez nau beldurtzen egunsentian
Arnas zuridun izotzak
Non dirudien bizirik gabe
Natura zabal hilotzak
Eguzki eder joan guztien
Argia baitu bihotzak
Eta zentzuen mila erregai
Iraganaren oroitzak.
3 - Ez nau larritzen azken orduan
Arnasa galdu beharrak
Bide xumea hesituaren
Amildegiaren larrak...
Ardo berriak onduko ditu
Mahastietan aihen zaharrak
Gure oraina arrazoiturik
Beste batzuren biarrak.
Écouter sur :
Retrouvez Neguaren zai dans les catégories suivantes
A propos du chant "Neguaren zai"
Chant de Xavier Lete publié en 1991