Paroles de Ttiki ttikitik
1 - Ttiki-ttikitik aitak eta amak fraile ninduten aipatu,
bai eta ere, Salamankara, ixtudiante bidal'tu.
Salamankara nindoalarik bidean nuen asmatu
ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.
2 - Ostatu xume pollit batean gosez gelditu bainitzen
nexka xarmant bat ari zitzaidan mahainean zerbitzatzen;
begia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen,
aingeru hori, ordu berean, ene bihotzean sartu zen.
3 - Hitz erdi batez maite nuela erran nion belarrira
bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan zen kanpora.
“Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura !
Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura.”
4 - Aita jainkoak egin banindu zeruetako giltzari
azken orenean jakingo nuen atea nori ideki :
lehenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi,
eta azkenean, segeretuan, ene maite pollitari.
Retrouvez Ttiki ttikitik dans les catégories suivantes