Intro – Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.
1 – O Euskara lauda ezak Garaziko herria,
zeren handik ukan baituk behar huen thornuia.
Lehenago hi baihintzen hizkuntzarik azkena,
orain berriz izango haiz guztietan lehena.
(Refrain) Etai lelori bai lelo leloa zarai leloa! (bis)
Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.
2 – Euskaldunak mundu orotan preziatu ziraden,
baina haien mintzaeraz denak ziren burlatzen,
inongo liburuetan eskribitzen ez baitzen;
orain ikasiko dute nola gauza ona zen.
3 – Euskalduna den guztiak burua altza beza,
gorenean ikusiko baitu bere/hizkuntza ederra.
Printze eta jaun guztiek hura eskatzen dute,
paperetan ikusita ikasi behar dute.
4 – Gogo hori konplitu du Garaziko gizonak
eta haren adiskide orai Bordelen denak.
Lehen inprimatzailea euskararen hura da;
euskaldunak eskerturik aurkitu behar gara.
Par : Paulo
Canto est notre trésor commun, en ligne et collaboratif, à emmener partout avec soi, pour chanter tout le temps !
L’abonnement donne accès à la lecture des partitions à leur téléchargement en format PDF, au téléchargement des carnets de chants en PDF ainsi qu’à la lecture en mode hors ligne sur mobile et tablette.