1 – Ez nau izutzen negu hurbilak
Uda beteko beroan
Dakidalako irauten duela
Orainak ere geroan
Izadiaren joan geldian
Gizalditako lerroan
Guzia presente bihurtu arte
Nor izanaren erroan.
2 – Ez nau beldurtzen egunsentian
Arnas zuridun izotzak
Non dirudien bizirik gabe
Natura zabal hilotzak
Eguzki eder joan guztien
Argia baitu bihotzak
Eta zentzuen mila erregai
Iraganaren oroitzak.
3 – Ez nau larritzen azken orduan
Arnasa galdu beharrak
Bide xumea hesituaren
Amildegiaren larrak…
Ardo berriak onduko ditu
Mahastietan aihen zaharrak
Gure oraina arrazoiturik
Beste batzuren biarrak.
Par : Louis Burguburu
Chant de Xavier Lete publié en 1991
Canto est notre trésor commun, en ligne et collaboratif, à emmener partout avec soi, pour chanter tout le temps !
L’abonnement donne accès à la lecture des partitions à leur téléchargement en format PDF, au téléchargement des carnets de chants en PDF ainsi qu’à la lecture en mode hors ligne sur mobile et tablette.