(Refrain) Zazpi Eskual Herriek bat egin dezagun
Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun
1 – Agur eta ohore Eskual Herriari :
Lapurdi, Basa Nabar, Zibero gainari ;
Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari.
Zazpiak, bat besarka lot beitetz elgarri.
2 – Haritz eder bat bada gure mendietan,
Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan :
Hemen hiru’ta han lau bat da zazpietan.
3 – Ekalde-Iberrian noiz ote sortua ?
Lau mila urte huntan hunat aldatua ;
Hain handi eta azkar lehen izatua,
Orai gure haritza zein den murriztua !
4 – Gure haritz hau azken mende hautaraino
Zaharturik ere zen eder bezain sano.
Bere lur hoin garbian oso zagoeno
Gainetik zoakona behar zen arrano.
5 – Hi haiz, Eskual Herria, haritz hori bera,
Arrotza nausiturik moztua sobera.
Oi ! gure arbasoak, ez otoi begira
Zein goratik, garen gu jautsiak, behera.
6 – Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
Arbasoek utziak hek irabaziak.
Guri esker Frantziak eta Espainiak
Dauzkatela dituzten eremu handiak.
7 – Mairu beltza zelarik Espainian nausi,
Nabasen Eskualdunek egin zuten jauzi.
Hek ekarri gateak han gintuen hautsi
Eta hilez bertzeak igorri ihesi.
8 – Orduan gure alde oihuz zauden oro ;
« Bere lurretan nausi Eskualduna bego,
Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero,
Deus kendu gabe dute gerizatu gogo.»
9 – Gureez gure lehen hain libro ginenak,
Ezin ahantziz gaude orduko zuzenak.
Zer ametsak ditugun, zer orhoitzapenak !
Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.
10 – Ez bahaiz, Eskualduna, lehen bezain handi,
Apaldu gabe xutik bederen egoadi
Odolez eta fedez beti berdin garbi,
Beti tink atxikia hire Eskuarari.
11 – Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea,
Lagun zazu zerutik Eskualdun jendea.
Begira dezan beti lehengo fedea,
Zor zaizkun zuzenekin ardiets bakea.
Par : Paulo
Paroles Gratien Adema.
Canto est notre trésor commun, en ligne et collaboratif, à emmener partout avec soi, pour chanter tout le temps !
L’abonnement donne accès à la lecture des partitions à leur téléchargement en format PDF, au téléchargement des carnets de chants en PDF ainsi qu’à la lecture en mode hors ligne sur mobile et tablette.