(Refrain) La-la-ra
La-la-ra la-la-la-ra
Lepoan hartu ta segi aurrera !
Lepoan hartu ta segi aurrera !
1 – Gazte bat lurrean aurkitu dugu
Lore gorriz beterik kolkoa…
Burdinen artetik ihesi dator
Euskal gazteriaren oihua !
Mutilak, eskuak elkar gurutza !
Ekin ta bultza denak batera !
Bidean anaia erortzen bazaik,
Lepoan hartu ta segi aurrera !
2 – Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik
Nor geran, zer geran aitortzeko !
Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak
Kataiaz loturik ibiltzeko !
Gizonak bagera, jo zagun aurrera,
Gure herriaren jabe egin arte !
Askatasunaren hegal azpian
Kabia egiten ohituak gare !
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,
Otsoak eskutik hartu gabe !
3 – Arrotzek ezpataz hil nahi ba naute
Izituko gaituztelakoan,
Zutitu ta euskeraz mintzatuko naiz
Nere hiltzailearen aurrean !
Mutilak, ez gero nigarrik egin
Erortzen banaiz gau ilunean,
Izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean…
Par : Paulo
Canto est notre trésor commun, en ligne et collaboratif, à emmener partout avec soi, pour chanter tout le temps !
L’abonnement donne accès à la lecture des partitions à leur téléchargement en format PDF, au téléchargement des carnets de chants en PDF ainsi qu’à la lecture en mode hors ligne sur mobile et tablette.